jump to navigation

“Radio, live transmission” (Euskaraz) Noviembre 19, 2007

Posted by raibabel in Noticias - Berriak.
Tags:
trackback

En castellano.

RAIBABEL, IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO irratia da, eta ikasturtearekin batera habian du haren hirugarren denboraldia.

RAIBABEL eskola irratia da, ikasten ari zaren hizkuntzan jardun zaitezen. Hizkuntzen laborategia, zure ahozkera, zure mintzaera eta baita zure gaitasun komunikatiboa ere hobe ditzazun.

Zortzi hizkuntzatan emititzen du RAIBABELEK: Euskara, Ingelera, Alemaniera, Italiera, Frantsesa, baita Arabieraz, Japonieraz eta Gaztelania Atzerriko hizkuntza bezala. Eskolako ikasleak dira edukiez ornitzen dutenak.

RAIBABELEKO estudioak ESKOLAKO bigarren sorailuan daude, eta irakasle zein ikasle guztien partehartzeari zabalik ditu ateak. Ez duzu zertan irratiaz ezer jakin behar: lagunduko zaitugu.

RAIBABELK edukiak eta programazioa bere blogean argitaratuko ditu PODCAST TEKNOLOGIA baliatuz.

Bost, lau, hiru, bi, bat… airean gaude.

RAIBABELGO lantaldea.

Ibon Gaztanbide eta Amaia Lasa.

Oharra: artikuloaren izenburua Manchesterko Joy Division talde ospetsuaren “Transmission” kantutik hartuta dago. Youtuben bideoa ikusi dezakezu.

Comentarios»

1. eoitudela - Noviembre 20, 2007

Pozten naiz ikusten, hirugarren denboraldiako hasiera ematen ari zaretela.