jump to navigation

III. Euskal Kultur Astea - Apirilak 21-25 Abril 20, 2008

Posted by raibabel in Euskara.
trackback

Euskara departamentuak antolatuta, 3garren Euskal Kultur Astea burutuko da apirilaren 21etik 25a arte. Ekitaldiz beteriko oparia euskararekin goza dezazuen. Honen karietara, Ainhoa Aranburu irakasleari Euskalerria Irratian Pello Argiñarenak egin zion elkarrizketa entzun dezakezue. Lotura zuzena.


Egitaraua:

Astelehena 21

17:00etan. Asisko Urmenetaren blabaldi farsantea: “Euskaldunbirriak eta euskalduntxarrak. Anekdotarioa”.

20:00tan. “El euskera en Navarra: cambio de milenio, cambio de tendencias” (En castellano)
Miquel Gros i Lladós (Recuperación del euskera en Navarra liburuaren egilea).

Astetartea 22

20:00tan. Lehenengo mailako bertso saioa. Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio. Euskara ikasleentzat espreski prestatutako bertso saioa.

Asteazkena 23

17:00etan. Marilo Betilo ipuin kontalaria. BehiBi´s taldea. 3-90 urte bitarteko umeentzat.

20:00tan. Zinea: “Eutsi!” Zuzendaria: Alberto Gorriteberea. Olite zinematan.

Osteguna 24

17:00etan. “Hutsuneak bete” II.Komiki-istorio lehiaketako sari banaketa.

20:00tan. “Euskal herri-musika eta soinu tresnak”. Juan Mari Beltran eta 22 instrumentu.

Ostirala 25

19:00etan.

Txan magoaren ikuskizuna. “Magiaz blai!”. Magia eginen dugu euskararekin.

Zinea izan ezik, beste ekitaldi guztiak Hizkuntza Eskolako Hitzaldi Aretoan izango dira.

Comentarios»

No comments yet — be the first.