III. Euskal Kultur Astea – Asisko Urmeneta Abril 21, 2008
Posted by raibabel in Euskara.trackback
Hasiera geniala eman zion Asisko Urmenetak III. Euskal Kultur Asteari. Ia ordu betez jardun zuen Euskarari buruzko “anekdotarioa” kontatzen.
Publikoak gozatu zuen gozatu zuenez Asiskok kontatu zituen pasadizo eta bitxikeriekin. Euskaldunberriez, euskaldunzaharrez, batek nola gaizki entenditu eta “gaztainak erreak dira “castañas se repartían” bihurtu zuen, edo euskaldun orok duen “xuxentzaile” hori hil beharraz mintzatu zen, besteak beste.


Comentarios»
No comments yet — be the first.