III. Euskal Kultur Astea - Lehen mailako bertso saioa Abril 25, 2008
Posted by raibabel in Euskara, Noticias - Berriak.add a comment
Lehen mailako bertso saio dotorea eskeini ziguten aurreko asteartean Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok eta Xabi Payak. Lehenengo biak plaza honetan aritutakoak ziren jada; ez ordea Paya. Hiruon artean ederki kantatu zuten. Eta publikoaren konplizitatea bereganatu.
Saioaren lehendabiziko 15 minutuak entzun dezakezue.
Hemen argazki gehiago. Diaporaman.
III. Euskal Kultur Astea - Miquel Gross i Lladó Abril 23, 2008
Posted by raibabel in Euskara, Noticias - Berriak.add a comment
El abogado y escritor Miquel Gross i Lladó, autor del libro “La recuperación del euskera en Navarra” impartió el pasado lunes una conferencia que versó sobre lenguas minorizadas y la situación del euskera en la Comunidad Foral.
Gross i Lladó, que durante diez años fue de Pamplona, y hasta alumno de la Escuela, ha analizado y cruzado los datos del padrón desde 1986, cuando “apenas llegaba al 10 por ciento la población navarra que hablaba euskera” con los del 2001, en el que aumentó hasta el 12 por ciento; cifra entorno al 15 cierto el número de vascoparlantes en la actualidad.
El caso, único en Europa en el que una lengua minorizada consigue revertir la tendencia e incrementar el número de hablantes, permite a Lladó mostrarse moderadamente optimista sobre el cambio de tendencia y la consiguiente recuperación de la lengua, para lo que reclama una modificación del marco legal.
No era fácil, como reconoció el propio conferenciante, mantener el nivel de Asisko Urmeneta, pero lo consiguió.
Más, en Diario de Noticias, y en Berria.
III. Euskal Kultur Astea - Asisko Urmeneta Abril 21, 2008
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Hasiera geniala eman zion Asisko Urmenetak III. Euskal Kultur Asteari. Ia ordu betez jardun zuen Euskarari buruzko “anekdotarioa” kontatzen.
Publikoak gozatu zuen gozatu zuenez Asiskok kontatu zituen pasadizo eta bitxikeriekin. Euskaldunberriez, euskaldunzaharrez, batek nola gaizki entenditu eta “gaztainak erreak dira “castañas se repartían” bihurtu zuen, edo euskaldun orok duen “xuxentzaile” hori hil beharraz mintzatu zen, besteak beste.
Tercera Semana de la Cultura Vasca. Del 21 al 25 de abril Abril 20, 2008
Posted by raibabel in Euskara, Noticias - Berriak.add a comment
Organizada por el Departamento de Euskera, se desarrolla del 21 al 25 de abril la Tercera Semana de la Cultura Vasca. Un obsequio en toda regla: 5 días llenos de actividades para disfrutar del euskera. Podéis escuchar, en euskera, la entrevista que Pello Argiñarena le realizó en Euskalerria Irratia a la coordinadora de la semana, Ainhoa Aranburu.
También se puede escuchar, en castellano, la entrevista que mantuvieron en Radio Pamplona, de la Cadena Ser, Yolanda López y Ainhoa Aranburu con Elvira Obanos.
Programa
Lunes 21
17:00 Blablabla “farsante”, por Asisko Urmeneta. “Euskaldunbirrias y euskaldutxarrak”. Anecdotario.
20:00 Conferencia: “El euskera en Navarra: cambio de milenio, cambio de tendencia”. En castellano. Por Miquel Gros i Lladós, autor del libro Recuperación del euskera en Navarra.
Martes 22
20:00 Bertsos. Con Maialen Lujanbio y Unai Iturriaga. Recital expresamente pensado para alumnos de euskera.
Miércoles 23
17:00 Cuentacuentos, con Marilo Betilo. Para niños de entre 3 y 90 años.
20:00 Zine. “Eutsi!”. Director: Alberto Gorritiberea. En los cines Olite.
Jueves 24
17:00. Entrega de premios del segundo concurso de cómic “rellena los bocadillos”.
20:00. Música e instrumentos de la tradición musical vasca. Juan Mari Beltrán y 22 instrumentos.
Viernes 25
19:00 Espectáculo con el Mago Txan.
“Magiaz blai”. Practicaremos magia con el euskera.
Todas las actividades se desarrollarán en la Sala de Conferencias de la Escuela, excepto la proyección de Eutsi!, que será en los cines Olite.
III. Euskal Kultur Astea - Apirilak 21-25 Abril 20, 2008
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Euskara departamentuak antolatuta, 3garren Euskal Kultur Astea burutuko da apirilaren 21etik 25a arte. Ekitaldiz beteriko oparia euskararekin goza dezazuen. Honen karietara, Ainhoa Aranburu irakasleari Euskalerria Irratian Pello Argiñarenak egin zion elkarrizketa entzun dezakezue. Lotura zuzena.
Egitaraua:
Astelehena 21
17:00etan. Asisko Urmenetaren blabaldi farsantea: “Euskaldunbirriak eta euskalduntxarrak. Anekdotarioa”.
20:00tan. “El euskera en Navarra: cambio de milenio, cambio de tendencias” (En castellano)
Miquel Gros i Lladós (Recuperación del euskera en Navarra liburuaren egilea).
Astetartea 22
20:00tan. Lehenengo mailako bertso saioa. Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio. Euskara ikasleentzat espreski prestatutako bertso saioa.
Asteazkena 23
17:00etan. Marilo Betilo ipuin kontalaria. BehiBi´s taldea. 3-90 urte bitarteko umeentzat.
20:00tan. Zinea: “Eutsi!” Zuzendaria: Alberto Gorriteberea. Olite zinematan.
Osteguna 24
17:00etan. “Hutsuneak bete” II.Komiki-istorio lehiaketako sari banaketa.
20:00tan. “Euskal herri-musika eta soinu tresnak”. Juan Mari Beltran eta 22 instrumentu.
Ostirala 25
19:00etan.
Txan magoaren ikuskizuna. “Magiaz blai!”. Magia eginen dugu euskararekin.
Zinea izan ezik, beste ekitaldi guztiak Hizkuntza Eskolako Hitzaldi Aretoan izango dira.
2008ko Maskarada Muskildin Febrero 25, 2008
Posted by raibabel in Euskara.1 comment so far
(Acudimos a la MASKARADA que el 17 de febrero se celebraba en la localidad de Muskildi en Zuberoa (Iparralde). Dos horas de camino y allí nos plantamos. La experiencia muy buena. El carnaval está vivo en la bucólica Xiberua.
Los jóvenes de Atarratze son los encargados este año de organizarlo, por ello, en Muskildi se les acogió con cariño. Bailaron, cantaron, bebieron y comieron hasta hartar. Los jóvenes eso es lo que hacen en carnavales. Biba Atharratzeko gazteak. Biba Xiberua.)
Hantxe izan ginen otsailaren 17an. Egun ederra atera zitzaigun. Goizean goiz altxa eta hamarretarako Muskildin ginen. Egun ezin pollitagoa igaro genuen Xiberuako lur maitagarrietan.
Lehenik eta behin Muskildikoek ongi etorria eman zieten Atharratzekoei, hauek baitziren aurten maskaradaz arduratu direnak. Ongi etorria herriaren sarreran eman zitzaien kanta eta dantza ederrekin.
Ondoren barrikadak hasi ziren, herrian barrena bost barrikada paratu zituzten eta han dantzariek beren dantzak egin zituzten, Xorrotxek beren koplak kantatzen zituzten herriko azken berriak emanez eta jende guztia informazioa esanguratsuaz gaztigatzen.
Aurten, lehen aldiz, xorrotxak gizasemea eta emakumezkoa genituen, gainera. Kantatu eta dantzatu ondoren, jan eta edan, legeak agintzen duen bezala. Mama goxoak erraztu egiten baitu barrukoa ateratzen. Maskaradako gazteak, herrikoak, turistak eta txori galduek jende saldo polita egiten zuten Muskildiko kaleetan barrena.
Goizeko lana, batez ere, gorrien lana izaten da, dantzari trebe eta adoretsuena. Buhameak, kauterak eta beltzak astopitokeriak egiten ematen dute goiza, ahora ireki gabe, hori bai. Horrelaxe ibili ziren maskaradakoak ordu bata iritsi zen arte, orduan, bakoitza bere zokora joan zen bazkaltzera. Ohitura da herrikoek bina kanpotar (maskarada egiten dutenak, prefosta) hartzea eta etxera eramatea.
Eta galdetu ere galdetu genuen ea zer zen maskarada…
Laurak aldera Muskildiko plazan ikuskizuna errepikatu zen, baina oraingoan buhame eta kauteren txanda izan zen batez ere, haiek zamaltzaina ferratzen eta osatzen ibili ziren lan eta lan, ondoren, buhameek predikua bota zuten, urte osoko notizia nagusiak aintzat hartuz eta beren kritika zorrotza politikariei eginez.
Eskuara guti aditu genuen maskarada burutzen zuten gazteen artean. Gorrien artean ez zekiten, beltzen artean, ordea, bai. Bada Zuberoan belaunaldi mordo bat euskara ikasi ez duena, zortzi urtetik hogeita hamar urteko gazteek ez baitute eskuara entelegatzen, pena da, bai.
Hantxe ikusi genituen aurten ere Maskaradako pertsonaia guztiak: txerrero, gatuzain, kantiniersa, zamalzain, entseinaria, kükülleroak, kherestuak, marexalak, jauna eta anderia, laboraria eta laborarisa, xorrotxak, buhamiak, kauterak eta medezia. Eta hantxe ikusi genuen gure eskolako saltsera porrokatua den Ainhoa Aranburu irakaslea ere, Eskual Herria guztia korritzen duena baita gure Ainhoa, alajaiena!
Aurten, oraindik, herri hauetan ikusten ahal dituzue, ez gal, otoi!:
Gamere-Zihigan martxoaren 2an, Maulen martxoaren 8an, Arrokiagan martxoaren 16an, Barkoxen martxoaren 23an, Alozen martxoaren 30ean, Altzain apirilaren 6an, Sohütan apirilaren 13an, Urdiñarben apirilaren 20an eta azkenik Santa Grazin apirilaren 27an.
Ziripot
Audioak jaitsi:
Argazkiak ikusi:
Miniaturetan, edo diaporaman.
Gehiago:
Xiberoko maskarada. Euskarazko wikipedian ikusia.
En Français.
Ipuina: Sorgin gaiztoa Febrero 22, 2008
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Eta euskarazako 2A mailakoen ipuinekin amaitzeko, Edorta, Miren, Mamen, Isabel, Mikel eta Karmenek ipuin herrikoi honen bertsio fantastikoa eskeini digute. Amaiak ederki eutsi dio berriz ere “akelarreari”.
Foto by berriehol
Jaitsi ipuina (4:02. 5.54 MB)
Ipuina: Mari Puzker Febrero 21, 2008
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
2A mailako ikasle Maika, Silbia, Aintzane, Belén eta Alfontsok, Mitxel Murua eta Iñaki Martiarenaren Mari Puzker ipuinaren bertsio radiofoniko galanta prestatu digute, Amaiaren laguntza teknikoarekin.
Foto by salendron
Ipuina jaitsi. (5:54. 8.12 MB)
Ipuina: Makilakixki Febrero 20, 2008
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
2A mailako ikasle diren Eva, Ana Tejedor, Ana Garcia, Ana Perez eta Mari Josek, Amaiaren trebetasun teknikoa lagun, Makilakixki, On Joxe Miel de Barandiaranek 1921ean jasotako kondairari dagokion magia ematen jakin izan dute.
Foto by Malias
Ipuina jaitxi. (9:08. 12.5 MB)
Euskarazko lehen mailakoen magazina Febrero 18, 2008
Posted by raibabel in Euskara.Tags: Euskara
add a comment
A zer magazin puska grabatu duten Josuneren lehen mailako ikasleek, Amaia teknikaria lagun zutela.
Hasi, sukalde errezeta birekin hasi dira: legatza saltsa berdean eta yogurrezko bizkotxoa.
Ondoren hainbat trikimailu eskeini dizkigute: ajea kentzekoa, boligrafoko tinta nola arropatik kendu, lore sortak nola beti berriak izan, edo labeko usai txarrak nola neutralizatu… besteak beste.
Azkenik, Maitek, Kalkutako Teresaren esanak irakurri ditu.
Jaitsi saioa. (11:59. 16:40 MB)
Mila esker guztioi.














