Zorionak eta urte berri On Diciembre 21, 2007
Posted by raibabel in Euskara.Tags: , Eguberriak, Euskara
1 comment so far
Kaixo lagunak,
Arrakastaz betetako urte berria opa dizuegu, osasunez betea,
lagunez betea, maitasunez betea, oporrez, janariaz betea, edariaz betea…
Eta zergaitik ez hori guztia euskaraz bizitzea? Hortarako gaude hemen.
Gure aldetik, bi eguberri kantu hauekin 2008 zoriontsu bat opa nahi dizuegu:
Euskarazko 4. kurtsoko B eta C taldeen partetik, zorionak eta urte berri on.
Euskara: “Lehen mailakoen magazina” Mayo 22, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Josune Aranbururen Lehen Mailako ikasleek sekulako magazina prestatu digute, gure gustukoa izanen delakoren “ilusioarekin”.

Amaia teknikari zelarik, Calbucon, Txile, hasi zuten ibilaldia eta Santiago Bidetik jarraitu zuten. Ondoren, Iruñean igande baterako proposamen ugari eskeini zizkiguten, eta bizitza osasungarriari buruzko inkesta batekin amaitu zuten.
Programa jeitxi nahi baduzu, lotura hau erabiliz egin dezakezu. (18 min. 05seg)
Euskara: “Makilakixki” Mayo 16, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Aditu, aditu ezazue, bigarren mailako A taldeko Xabier Lopezek grabatu digun ipuina: MAKILAKIXKI.

Deskargatu lotura hau erabiliz. (6min. 58seg.)
Bigarren mailako ikasleek ipuin honen laburpena grabatu behar zuten etxean. Entzun ezazue Xabik egin duen lan ederra. Bosgarren mailako ikaslea dela ematen du, bai horixe! Biba zu, Xabi!
Euskara: “Txuri eta beltzeko oroimenak” Mayo 7, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Argazki zaharrak biltzen zituen kutxa bat zabaldu zuen Aste Santuan Eva Labayenek. Txuri eta beltzeko irudi haiek zirela eta garai bateko Aste Santua nola igarotzen zuten galdetu zion Evak bere amari.

Argazkia: Arrasateko Udala.
II Euskal Kultur Astea: “Jotak. Eta Joseba Tapia” Abril 18, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Behar baino denbora gehiago pasa den arren, oporrak direla besteak beste, II. Euskal Kultur asteari emozio handiko bi kantaldiekin amaitu genuela gogoratu nahi genuke.
Arratsaldez, Txantreako joteroek emanaldi liluragarria eskeini ziguten, jotak euskaraz zeinen ederrak izan daitezkeen erakutsiz. Baita ETBkoak agertu zitzaizkigun Eskolara ere.
Gauean berriz, Joseba Tapiak “Real Politik” disko berria aurkeztu zigun, Arkaitz Miner eta Jexux Aramburu lagun zituela. Kultur asteari amaiera borobila eman zion Tapiak.
Kontzertu aurretik izan genuen elkarrizketa entzun dezakezu.
Eta baita deskargatu ere, lotura hau erabiliz.
Eskerrik asko modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztioi.
II Euskal Kultur Astea: “Lehenengo Mailako Bertso Saioa” Marzo 29, 2007
Posted by raibabel in Euskara.2 comments
Asteazkenean “Lehenengo Mailako Bertso Saioa” eskeini ziguten Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak. Ainhoa Aranburuk oso ongi bete zituen gai-jartzailearen lanak, eta entretenitua eta irribarretsua suertatu zen oso bertso saioa.
Partikularzki gehien gustatu zitzaigun atal edo pasadizoa, Aranburuk Lujanbio eta Iturriaga kurtso amaierako afarian jarri zituenekoa izan zen.
Bertso saioaren lehen zatia hauxe duzue.
Eta hau berriz, bigarrena.
Deskargatzeko. Lehen zatiaren lotura. Eta hau bigarrenarena.
II Euskal Kultur Astea: “Blabaldi farsantea, eta hitzaldia.” Marzo 29, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Asteartea “blabaldi farsante” batekin hasi, eta hitzaldi serio batekin amaitu genuen.
Asisko Urmeneta komikilari eta “farsante maitagarriak” eskeini zuen “blabaldiarekin” asko libertitu zen publikoa. Irudiez, onomatopeiez, eta baita sexuez ere hitzegin zigun Eskolako ikasle ohi honek.
Onomatopeiak baliatuz, komikietan oiloek nola egiten duten azaldu zigun, adibidez.
Deskargatu nahi baduzu, erabili lotura hau.
Ondoren, sexuaz euskal hiztegian aritu zitzaigun, demostratuz Euskal Herrian ligatzea ez dela soilik bekatu.
Deskargatu nahi baduzu, erabili lotura hau.
Ondoren, Deustuko Unibertsitateko Maria Jesus Korkostegik konferentzia interesgarria eskeini zuen gaztelaniaren sorkuntzan euskarak izandako influentziaz. Mukuru bete zen aretoa mintzaldi mamitsu bezain erakargarria entzuteko.
II Euskal Kultur Astea: “Txalaparta” Marzo 27, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Huarteko Txalaparta Tailerreko Mintxok eta Gomik zabaldu zuten II Euskal Kultur astea. Txalaparta, tobera eta baita kirikoketa zer den ederki azaldu ziguten, eta nola ez, jo zuten ere.
Argazki gehiago, hemen. Eta hau da prestatu dugun albuma.
Sentsazio eta emozioz beteriko emankizun ederra suertatu zen. Neolitikoan hasi, eta gaur egungo erritmo berrien esperimentazioan amaitu genuen.
Txalapartarekin hasi, kirikoketarekin segitu, eta amaitu Lesaka eta Oiartzungo toberarekin amaitu zuten.
Saioaren laburpentxo bat prestatu dizuegu, gozatuko duzuelakoan.
Deskargatu, nahi izanez gero, lotura hau erabiliz.
Ondoren, “Nomadak Tx” pelikula eskeini zen. Txalapartaz beteriko astelehenarekin ekin genion beraz bigarren Euskal Kulturaren Aste honi.
II Euskal Kultur Astea iragarkitan. Marzo 22, 2007
Posted by raibabel in Euskara.add a comment
Ainhoa Aranbururen 2garren mailako ikasleak gure estudioetara hurbildu dira II Euskal Kultur Astearen programa iragarkitan grabatzeko. Ea gustuko dituzuen.
Astelehena 26
17.oo - Txalaparta, Tobera, Kirikoketa.
Zuzeneko emanaldia eta azalpenak
UTT: Uharteko Txalaparta Tailerra
2o.oo - Zinea.
Zuzendaria: Raúl de la Fuente
Asteartea 27
17.oo - Asisko Urmenetaren blablaldi farsantea.
“Zer dio irudiak?”
2o.oo - Hitzaldia
“La influencia del euskera en la formación del castellano” (gaztelaniaz)
Maria Jesus Korkostegi (Deustuko Unibertsitatea)
Asteazkena 28
2o.oo - Bertso saioa
Maialen Lujanbio
Unai Iturriaga
Osteguna 29
17.oo - Jotak euskaraz
Txantreako joteroekin.
2o.oo - Musika: Joseba Tapia
Real Politik diskoaren aurkezpena
OHARRA: Ekitaldi guztiak Hizkuntza Eskolako Areto Nagusian izango dira
Segunda Semana de la Cultura Vasca Marzo 21, 2007
Posted by raibabel in Euskara, Noticias - Berriak.1 comment so far
Del 26 al 29 de marzo se desarrolla en la Escuela la II Semana de la Cultura Vasca. Hemos invitado a la coordinadora, Ainhoa Aranburu, para que nos anticipe algunas de las “sorpresas” que nos esperan: conciertos, cine, conferencias. Que lo disfrutéis.
El programa completo está disponible aquí (.doc). Y aquí el cartel.
Descarga la entrevista. (7min. 26 seg.)





