Euskara: “Hutsuneak bete” lehenengo komiki–istorio lehiaketa

“Hutsuneak bete” lehenengo komiki–istorio lehiaketa.

OINARRIAK

1. Globoak hustuta dituen komiki bati testua eta izenburua jartzea izango da lehiaketa.

2. Iruñeko Hizkuntza Eskolako Ofizialeko Euskara Departamentuan matrikulatuta dauden ikasleek hartu ahal izango dute parte.

3. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, banaka, binada nahiz taldeka, beti ere maila bera egiten ari baldin badira.

4. Bete beharreko komiki orria parte hartzaile guztientzat Berbera izango da, baina hariketa bost kategoriatan banatuko da, eskola mailaren arabera.

5. Bi sari mota banatuko dira: alde batetik, Euskara Departamentuko irakasleek osatutako epaimahaiak aukeratuko dituen bost lan sarituko dira, maila bakoitzeko bat. Eta bestetik, ikusgai jarrito diren lanen artean ikasleek berek bozketa bidez aukeratutako beste bat. Sei sari, beraz, guztira.

6. Maila bakoitzeko lan onenari 100 € egokituko zaizkio liburu, disko edo eskola materialarekin. Ikasleek bozkatutako lan onenari berriz, marrazkilariaren jatorrizko komikia.

7. Komiki orriak otsailaren 26tik aurrera eskuragai egongo dira, euro baten truke, Eskolako atezaintzan, eta martxoaren 12ª baino lehen osatuta itzuli beharko dira.

8. Plika sistema erabiliko da: komiki orria gutun–azal handi batean aurkeztu beharko da. Gutun azalaren kanpo aldean egilearen ezizena eta maila jarrito dira, eta barruan, komiki–orriarekin batera, beste gutun–azal txikiago bat, itxita. Barruko gutun–azal txiki horretan, berriz ere ezizena eta maila jarri behar dira kanpo aldean, eta barruan ikaslearen datu hauek biltzen dituen orritxo bat: izen–abizenak, taldea, eta telefonoa. Komikian, “gidoia” jartzen duen lekuan, egilearen ezizena jarriko da, ez benetako izena.

9. Lanak epaitzeko garaian, testuen eta irudien arteko egokitasunaz gain, irudimena eta ideien originaltasuna hartuko dira kontuan, baita globoen testuetako argitasuna eta txukuntasuna ere.

10. Parte hartzaileek Hizkuntza Eskolako Euskara Departamentuari emango dizkiete egile–eskubideak, saritutako lanak eskolako Vox Populi aldizkarian argitaratu edo eskola material gisa erabiltzeko.

11. Epaimahaiaren esku geratuko da sariak eman gabe uztea, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute. Era berean, epaimahaiak hal iritzita, sari edo aipamen bereziak banatzen ahalko dira.