Txangoa Egues-Ustarroz-Ibiriku-Egues

talde_osoa_martxan_hasita_ona
2009ko maiatzaren 16an euskarazko Oinarrizko Mailako 2-B taldeak txango bat egin genuen Eguesera. Larunbata zen eta Eguesen 10etan geratu ginen, baina jendea goizeko 10,30etan agertu zen. Beno, Mintxo, Patxi, Laura eta Michael puntu-puntuan agertu ziren. Eguraldi aproposa zegoen. Landa bide bat hartu aurretik industrigunea pasatu genuen.

Bidean garagar, olo eta galsoroak ikusi genituen. Eta zuhaitz hauek: makalak, pinuak eta haritzak ikusi genituen. Lore anitz, bitxiloreak, mitxeletak eta abar. Animaliak ere bai: zizareak, sugandilak, enarak eta abar.

Bidean kukua entzun genuen, zorionez poltsikoan dirua bagenuen, beraz, aurten ez zaigu dirurik faltako. Baita ere konturatu ginen nola eraikitzen ari diren leku guztietan. Ustarrozeko bidean burdinazko gurutze handi bat ikusi genuen eta han gelditu ginen mintzatzen. Ondoren Ustarrozera iritsi ginen. Herri oso polita, garbia eta txukuna da baina ez genuen inor ikusi. 12 biztanle bizi dira baina ez zeuden herrian.

Itzultzen hasi ginen baina bidea galdu genuen eta, horregatik, galsoro baten bazterretik Eguesera itzuli ginen bazkaltzera. Eguesen, Mintxoren etxean kristoren bazkaria egin genuen: txorizoa, patea, entsalada eta munduko paellarik goxoena dastatu genuen. Mintxo artista bat da, bere paella inoiz jan dugun paellarik onena izan zen.

Egun polita pasatu genuen eta garrantzitsuena euskaraz asko praktikatu genuen, beraz, den-denak zazpiak aldera etxera poz-pozik itzuli ginen.

Mila esker Mintxo, eta mila esker guzti-guztioi.

Biba gu eta gutarrak!

Julio eta Patxi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s