Gure txangoa

talde_osoa_Ustarrozen_ona_2

Maiatzaren 16an Eguesera joan ginen buelta bat egitera. Klasean txango bat prestatu genuen eta Mintxok esan zuen Eguesera joaten baginen, paella bat egingo zuela. Eguesen 10etan geratu ginen eta txangoa hasi genuen hamarrak eta erdietan. Eguesetik atera ginen eta poligono batera iritsi ginen. Mendiko bidea hartu genuen eta hiru orduz ibili ginen. Eguraldia oso ona egin zuen. Egia da Iruñeko ingurua ez dugula ezagutzen eta herri oso politak bisitatu genituen. Mintxorenean bazkaldu genuen eta ikaragarri ongi pasatu genuen. Michael