ZER DA RAIBABEL?

RAIBABEL HIZKUNTZA ESKOLAKO IRRATIA da, eta abian paratu du bere hamaikagarren denboraldia.

– Irratiaren helburua zuk hizkuntza erabiltzen duzun bitartean ederki pasatzea da. Zure ahoskerak, zure ahozkotasunak eta, hitz batean, zure gaitasun komunikatiboak aurrera eginen du nabarmenki.

– Gure irratian ingelesa, alemana, frantsesa, euskara, espainiera, italiera, txinera, japoniera eta arabiera hizkuntzak erabiltzen ditugu, eta internet bidez karrikaratzen: raibabel.wordpress.com helbidean.

– Gure estudioa eskolako bigarren solairuan dago. Eskolako ikasle guztiek gure ateak zabalik dituzte. Ez da behar eskarmentu berezirik, ez eta hizkuntza maila zehatz bat.

– RAIBABEL irratia edozeinek erabil dezake, horretarako ikasleek bakarka edo taldeka egin dezakete lan modu autonomoan. Irakasleek ere lan egiten ahal dute beren ikasleekin.

– Irratsaioak anitzak izan daitezke: magazinak, erreportajeak, elkarrizketak, mahai-inguruak, irrati-nobelak, abestiak … Egin behar duzun gauza bakarra: gidoia prestatu eta RAIBABELeko koordinatzailearekin hitz egin, bera arduratuko baita alderdi teknikoaz.